Lehen sektorearen trantsizio ekosoziala hizpide Biziolan
BiziolaKooperatibak antolatuta, Goierriko lehen sektorearen trantsizio ekosozialerako lehen lan saio partekatua egingo dute gaur asteazkena, 18:00etan, Lazkaoko Biziola Fabrikan. Goierriko lehen sektorean trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorako pausoak eman nahi ditu kooperatibak, eta horretarako eskualdean ekoizpena eta kontsumoa lotu dituzte, elikadura burujabetza antolatzeko helburuarekin. Izena emateko: biziola.eus.