LGTBI+ diagnostikoaren aurkezpena eta Euskal Trabestien show-a, gaur, Plaza Nagusian
Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. 18:30ean, LGTBI+ diagnostikoa aurkeztuko dute Hiruki Larroxako Ibai Fresnedok eta Sudergintzako Zuriñe Rodriguezek. Ondoren, Albina Stardust, Divina Comedia, Xarma Leone eta Yogurinha Borova drag artistek emanaldia eskainiko dute.
Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. Egunarekin bat eginez, eta Udaberria Transloratzen Ordizia Transformatzen zikloaren barruan, bi ekitaldi antolatu ditu Ordiziako Udalak, 18:30etik aurrera, Plaza Nagusian. LGTBI+ diagnostikoa aurkeztuko dute aurrena Hiruki Larroxako Ibai Fresnedok eta Sudergintzako Zuriñe Rodriguezek. Ondoren, Euskal Trabestien Show-a izango da. Albina Stardust, Divina Comedia, Yogurinha Borova eta Xarma Leone (ordiziarra da bera) drag artistek eskainiko dute ikuskizuna.