Ordiziako 2023ko udal aurrekontua bertan behera geratu da
Kontra bozkatu dute EAJk, Ordizia Orainek eta PSE-EEk. 2022ko aurrekontu luzatuekin jarraituko da.
Ordiziako Udalaren aurrekontuak onartu gabe geratu dira. Atzoko plenoan Udal Gobernuak proposatutako aurrekontuak bozkatu zituzten alderdiek, eta ez ziren onartu. Kontra bozkatu zuten EAJk (5), Ordizia Orainek (2) eta PSE-EEk (1). Ondorioz, proposatutako 15.444.198,77 euroko aurrekontua bertan behera geratu da, 1.528.193,26 euroko inbertsioekin. Onartu gabe geratu direnez, legeak dioenaren arabera, 2022ko aurrekontu luzatuekin jarraituko dute, inbertsiorik gabe.