Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk larunbatean egingo dute kanpainako ekitaldi nagusia
Alkategaiek eta Mertxe Aizpuruak parte hartuko dute.
Larunbatean, Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk udal hauteskundeetako kanpainako ekitaldi nagusia egingo dute. Bertan, Urretxuko alkategaia den Jon Altolagirre eta Zumarragako alkategaia den Aritz Elgarrestak bi herriotarako dituzten proposamenen berri emango dute. Bi alkategaiez gain, Mertxe Aizpurua ere bertan izango dugu.
Mertxe Aizpurua EH Bilduren talde parlamentarioko bozeramailea da Madrilgo Kongresuan. “Azpimarratzekoak dira elkarrizketarako eta adostasunerako zein akordioak lortzeko erakutsi duen prestutasun eta gaitasuna”, azpimarratu du EH Bilduk prentsa oharrean.
Ekitaldia 19:00etan izango da Areizaga-Kalebarren plazan eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude.