Pikua balkoian dago, hasi dira Legorretako Azentzio festak
Gaur arratsaldean Azentzio jaiei hasiera emateko suziria bota dute Marivi Goya eta Patxi Goya Arregi Okindegiko ordezkariek. Igandean pikuaren ehorztearekin amaituko dira festak.
Legorretako Azintzio jaiak hasi dira. Gaur arratsaldean, 18:30ean, suziria jaurti dute udaletxeko balkoitik Marivi Goya eta Patxi Goya Arregi Okindegiko ordezkariek. Aurretik dituzte 5 jai egun legorretarrek. Pikua balkoira atera dute. Igandean amaituko dira festak, pikuaren ehorztearekin.
Kuadrillen blusa koloretsuez bete da plaza suziri-jaurtiketan, eta buruhandiak eta erraldoiak izan dira ondoren kalejiran. Bertso erronka egin da Olaso tabernatik abiatuta, eta gauean, lagunarteko afaria izango da plazan. Elektrotxuflarekin bukatuko da festetako lehen eguna.
BIHAR. AZENTZIO EGUNA
- 13:00. Erraldoiak eta buruhandiak, dultzaineroak lagunduta.
- 18:15. Euskal erromeria. Udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien soka dantza. Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia. Jarraian, trikitia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea.
- 20:00. Legorretako Pikukada batukada kaleetan zehar.
- 23:00. Helduen danborrada. Ondoren, Jolelontxos txaranga.