Erik Kintanak irabazi du Seguran jokatu den kadete mailako Euskadiko Txapelketa
Lehen goierritarra Hodei Salaberria urretxuarra izan da eta Aitzol Sodupe segurarra 30. postuan sailkatu da

Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta kadete mailako Euskadiko Txapelketa jokatu da gaur Seguran. Ipar Maquina taldeko Erik Kintana nagusitu da. 22 segundora Iruki Donostialdea taldeko Unai Iturrate eta Ulma-Aloña Mendi taldeko Mario Elizburu heldu dira. Lehen goierritarra Zatika Goierri taldeko Hodei Salaberria izan da, 12. postuan. Aitzol Sodupe segurarra 30. postuan sailkatu da. Lehen urteko kadeteen artean, onena Luyando-Ganzedo taldeko Ion Egia izan da. Zatika Goierri taldeko Aner Irizar bigarren postuan sailkatu da. Mendiko sailkapena Kintanak irabazi du eta taldekakoa Ipar Maquinak.
Eguraldia dela eta, lasterketa oso gogorra izan da. Txirrindulariak mela-mela eginda heldu dira helmugara eta batzuei asko kosta zaie gorputza berotzea. Bai beraien eta bai antolaketan jardun diren guztien lana txalotzekoa izan da.