Murala inauguratu dute Ordiziako Jabekuntza Eskolan

Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako festa egin dute gaur Ordizian. Plaza Nagusian elkartu dira, eguerdian. Mari Batu Batukada Feminista giroa berotzen hasi da eta eskolako plazara joan dira. Murala inauguratu dute eta Amaia Agirrek bertsoak abestu ditu. Musika eta jana ere egon dira. Murala Maider Agirre ordiziarrak egin du.
- Batukada feminista: maiatzaren 25ean eta ekainaren 8an, Jabekuntza Eskolan.
- Indarkeria obstetrikoa: Indarkeria obstetrikoaren inguruko hitzaldia egingo du Nereida Barrikarte Esku Hutsik elkarteko kideak, maiatzaren 26an, D’elikatuzen. Aurretik, Maria Cruickshank-en Bellas filma proiektatuko da.