Jokin Gabilondok Realaren bigarren taldearen garaipenaren gola sartu du
Jokin Gabilondo futbolari urretxuarrak garaipenaren gola sartu zuen atzo, Realaren bigarren taldeak Osasunaren bigarren taldearen aurka jokatu zuen partidan. Txuri-urdinek 0 eta 1 irabazi zuten eta garaipen horri esker Bigarren Mailara igotzeko kanporaketak jokatzeko postu bat lortzetik oso gertu daude. Azkeneko jaurdunaldian garaipenak eta berdinketak balio die sailkatzeko, baina galtzen badute Barça B-k eta Real Murciak egiten dutenaren esku geratzen dira. Datorren astean CD Castellon hartuko dute Zubietan.
Horra hor partidaren laburpena. Gabilondoren gola, bideoko bigarren minutuan.













