Ataunek eskuz eta Zumarragak gomazko paletan egin dute soilik aurrera Herriartekoan
Ataungo taldeak Altzo hartuko du Auzoetan etzi, eta Zumarragak Astigarraga Belokin bihar. Bi partidak final-laurdenetako joanekoak dira.
Esperotakoa bete da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren azken jardunaldian. Lehian zeuden Goierriko bost herrietatik bik bakarrik jarraitzen dute aurrera.
Esku-huska, Ataunek Zumarraga kanporatu du, eta Altzoren aurka neurtuko ditu indarra larunbatean Auzoetan. 19:00etan hasiko dira partidak. Final-laurdenetako norgehiagoka da, joanekoa. Zaldibia Oiartzunek kanporatu du, eta Andoainek Idiazabal.
Pala motzean eta larruzko paletan, Ordiziak ezin izan du Donostiaren aurka. Gomazko paletan bai, Zumarragako taldeak aurrera egin du, eta Astigarragaren aurka neurtuko ditu indarrak bihar, ostirala, Belokin (21:00). Final-laurdenetako joaneko partida da hau ere.