Ingurumenak kezkatzen du Elkarrekin
Elkarrekin-Podemoseko Goierriko hiru alkategaiak –Wesley Aritz Corsitto (Beasain), Ines Benitez (Zumarraga) eta Mila Sukia (Ordizia)–Beasainen izan ziren atzo. Ingurune naturalak eta landa eremuak «industriaz betetzeko» proiektuen aurrean «kezka» erakutsi zuten, argudiatuz «landa bizimoduaren desegite mailakatua eta enpresa handien etekinak» dituztela helburu. «Administrazio publikoak korporazio handien nahiei men egiten die, baliabide publikoak eta herri-eremuak beraien eskura jartzeko legedia egokituz», salatu zuten eskualde mailako ekitaldian.