«Inoiz baino ilusionatuago eta indartsuago nago»
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
20 urte daramatzagu udalaren buru izaten, eta gure ezaugarria egunerokotasunean herritarrekiko hurbiltasuna izan da. Gure lehentasuna, herritarrei entzutea da, erantzunik egokiena eman ahal izateko. Halaxe egin dugu, egiten ari gara eta egingo dugu.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Ekintza garrantzitsuenetako bat Eitza auzoa biziberritzea izango da, gazteentzako 108 etxebizitza eraikiz, eta erreka eta inguruak berreskuratuz. Horrez gain, pisuzko proiektuak garatuko ditugu goiko auzoetan, baina beste auzuneetako ekintza itxuraz txikiagoak ahaztu gabe. Arcelorren industria eremua biziberritzeko lanean jarraituko dugu, Plastikoaren Ekonomia Zirkularraren Berrikuntza Poloa bertan ezarriz. Horri esker, film plastikoa lehengai bihurtuko duen enpresa bat instalatu ahal izango dugu elikagaientzako poltsak sortzeko. UGLEk arlo horretan prestakuntza kualifikatua izateko aukera eskainiko digu.
Laugarrengoz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Inoiz baino indartsuago eta ilusionatuago nago. Udalaren buru bete ditudan lau legegintzaldietan pilatutako esperientzia guztia jarriko dut Zumarraga eraldatzen jarraitzeko.