EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Zegaman
Azken urteetako joera apurtuta EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Zegaman. 517 bozka jaso ditu guztira; orain lau urte baino 120 gehiago —397 izan ziren, 2019an—. Zegama Lantzenek aldeko 358 bozka izan ditu, 2019ko 474 bozkaren aldean, —116 bozka gutxiago—. PSE-EEk 9 bozka izan ditu; zuriak 9 izan dira eta baliogabeak 8.
Zegamako udalbatzaren argazki orokorra aldatuko dute hauteskunde hauek. Iker Zubeldia izango da Zegamako alkate berria datozen lau urtetan, eta EH Bilduko bost zinegotzik eta Zegamako Lantzeneko lauk osatuko dute udalbatza.
Zubeldia “pozik” agertu da emaitzak jakin berritan. Zegaman, “orain arte egon den alderdi-bitasunarekin amaitzea” da helburua, “inor albo batera utzi gabe, elkarrekin egingo dugu herria”, esan du Zubeldiak.