2023/5/28

Abstentzioa 8 puntu igo da Goierrin 2019ko udal hauteskundeetatik

Bailarako emaitza orokorretan, EH Bilduk lortu ditu zinegotzi gehien, 86. Talde independenteek 56, EAJk 48, PSE-EE 14 eta Elkarrekin-Podemos-Equo sailekoek 4 atera dituzte. Goierriko emaitzen taula osoa albiste barruan.

EH Bilduk bikoiztu egin du Izalberri

Idiazabalgo EH Bilduk gehiengoa sendotu du. Zortzi zinegotzi izango ditu 2023-2026 legegintzaldian. Bi ziengotzi gehiago da hori, Izalberrik galdu dituen bi zinegotziak

EH Bildu izan da lehen indarra Goierrin

Botoetan zein hautetsi kopuruan nagusitu da. Ordizian eta Legazpin nagusitu da herri hazienen kasuan, baita Zegaman ere, besteak beste. EAJk bi mila boto gehiago galdu ditu udal hauteskundeetan 2019arekin alderatuz. Beasainen, Lazkaon eta Urretxun izan dira irabazle jeltzaleak. PSE-EEk gehiengoa galdu du Zumarragan. Abstentzioa nabarmen igo da.

Goierriko Hitza

EH Bilduk EAJ aurreratu du Legazpin

EH Bilduk 1.611 boto lortu ditu. Duela lau urte baino ia ehun boto gutxiago dira, baina zinegotzi kopuruari eutsi dio: bost. EAJk ere bost zinegotzi izango ditu, azken legegintzaldian baino bat gutxiago

EH Bilduk irabazi du Ordizian, EAJk zinegotzi bat galdu du, eta PSE-EEk beste bat lortu du

7 zinegotzi lortu ditu EH Bilduk, 6 EAJk, eta bina PSE-EEk eta Ordizia Orain-ek. Parte-hartzea %62,29koa izan da.

EH Bilduk 54 botorengatik irabazi ditu udal hauteskundeak Legorretan

369 boto jaso ditu Iñaki Agirre zerrendaburu den EH Bilduren taldeak. Aitziber Meabe zerrendaburu duen EAJk, aldiz, 315 boto jaso ditu. PSE-EEk 13 boto izan ditu. Zinegotzien banaketa berdin geratzen da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa