Igartzan bisita gidatu mitologikoa egin dute
Igartzako Monumentu Multzoan antzinako Igartzako bizilagunek mundua nola ulertzen zuten erakusten duen bisita gidatu bat egin dute gaur arratsaldean. Bisitaren helburua, monumentu multzoa eta kondaira ezberdinak ezagutzen zituzten bitartean Igartzako bizilagunek zertan sinesten zuten ikastea zen. 16:30ean hasi da bisita, eta dozena erdi pertsona inguratu dira bertara.
Bisita gidatuan, guztira, zazpi kondaira kontatu dituzte, eta Arriaran, Garin eta Matxinetako auzoen kokapena ere azaldu dute antolatzaileek.
Lehenengo kondaira “Artzaintxoaren egunak” edo “Zozomikotea” izenekoa izan da, eta Igartzako jauregian kontatu dute. Gero, Belengo ermitara joan eta lau kondaira kontatu dituzte: “Meza baten beharrean gelditu zen zerura igotzeko”, “Murumendiko Damaren kondaira”, “Murumendiko Danak eguraldi aldaketa iragartzen du” eta “Eguzki lorearen kondaira” izeneko kondairak azaldu dizkiete haurrei.
Lau istorioak amaituta, errotara joan dira entzuleak, eta bertan hain entzutetsua den Martin Txikiren kondaira azaldu dute.
Bisita burdinolan amaitu dute, eta bertan azken kondaira entzuteaz gain, burdinola bateko soinuak ere entzun dituzte.