Ainhoa Barbarin preso urretxuarrak espetxera itzuli beharko du
Ainhoa Barbarin Urretxuko presoak espetxera itzuli beharko du bigarrenez, onartu zioten hirugarren graduaren aurkako helegitea aurkeztu ostean. Barbarin espetxera itzuliko da Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.
Egoera honen aurrean, mobilizazio bat deitu du sarek; Urretxuko Potroz plazan izango da gaur, iluntzeko zortzietan.