Aizpeako meategian bisita gidatua egin dute gaur
Gaur goizean Aizpeako meategia bisitatzeko aukera izan dute goierritarrek. Aizpeako meatze guneko historia ezagutzeko aukera ematen du bisitak, mea menditik hartu eta meatze gunetik ateratzen zen arteko ibilbidea jarraituz mineralaren eraldaketa prozesua erakusten baitu.
Mendeetan zehar, Aizpeako meategietan burdina ustiatu da, eta horren ondorioz inguruan paisaia berezi bat garatu da. Gaur egun, Burdinaren Mendia bezala ezagutzen den Aizpeako meategia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratz Parke naturalaren barruan dago kokatua. Azken urteetan hainbat ikerketa jarri dira abian, tokiaren benetako balioak azaleratzeko.
Abuztuko larunbat eta igande goizetan aukera egongo da meatze gunea ikusteko, baina gutxienez sei pertsona behar dira taldea osatu eta bisita burutzeko. Erreserba bisita baino 48 ordu lehenago egin behar da, internetez.