Azoka jendetsua eta besteetan baino laburragoa izan da
Tenperatura altuak zirela eta alarma laranja aktibatuta bazegoen ere, eta jendeak kanpora joateko joera izaten duen arren, Ordiziako azoka jendetsua izan da gaurkoa. Hala ere, berezitasun bat izan du gaur goizeko feriak: normalean baino laburragoa izan dela. Ordiziako Udalak atzo arratsaldean adierazi zuen udal langileak 13:00ean hasiko zituztela azokako garbiketa eta jasotze lanak, ohikoa baino ordubete lehenago, tenperatua beroen abisuagatik. Erosle batzuk, ordea, ez dira bat etorri udalaren erabakiarekin: “Belarretan ez ginen ote inoiz bero ederrarekin ibiliko”, zioen batek. Beste batek, berriz: “Badakigu gure burua nola zaindu”.
Gaurko azokako berritasun bat, esaterako, Errezilgo Mugarrietako Jose Luiz Aizpuru izan da. Sagar denboraldian etortzen da azokara, eta gaur izan da bere lehenengo astea. Aizpuruk, Star (2-4€ kiloa) eta Santio (3€) sagarrak eta Klaudia aranak (3€) ekarri ditu gaurkoan.
Baliarraingo Edurne Jauregi ere izan da azokan gaurkoan, eta basarana, eskarola kixkurra, errefautxoak eta Virtudes motako arbi zuria zituen, besteak beste. Basaran kilo bat 7€an zuen, eta eskarola kixkur bakoitza, aldiz, 1,5-2€an. Errefautxo sorta, aldiz, 0,60€an zuen, eta azkenik, Virtudes motako arbi zuri sorta bakoitzak euro bateko balioa zuen.
Basarana, Jauregiz gain, Mikel Lasak ere bazuen, 7€an hain zuzen ere.
Hurra ere gaurko beste berrikuntzetako bat izan da. Maria Jesus Oriak eta Miren Jauregik zuten hau. Jauregik, kiloa, 5€an zuen. Oriak, bestalde, berenjena zuria eta luzea ere bazuen (kiloa 3€an).
Perretxikoek ere izan dute presentzia gaurko azokan. Lasa eta Barcinaren kasuetan, esaterako, 25 kilo ziza, 18-23€ arten zuten salgai. 50 kilo ziza hori, bestalde, 15-20€ arten zegoen; eta, 4o kilo onddoa, azkenik 25-38€ artean zegoen salgai.
Barcinak perretxikoez gain, ahabia ere bazuen: 10€an zuen kiloa salgai.
Azkenik, landareen kasuan, atxikoria 0,15€an eta eskarola kixkurra eta lisoa 0,15€an zegoen.