Sara Etxea eta Barandiaran museoa bisitatzeko aukera
Ataungo Barandiaran museoak bisita berezi batzuk antolatu ditu datozen egunetarako. Abuztuaren 13an eta 15ean izango dira hauek, eta Sara Etxea zein Barandiaran museoa ezagutzeko aukera eman dute.
Bisita gidatu hauek 11:00ean hasiko dira museoan, eta, han, Barandiaranen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dituzke ikus entzunezkoek eta gidariek. Jarraian, Sara etxera joango dira bisitariak, eta Barandiaranen etxea eta haren egunerokotasuneko txokoak zein ziren ikasiko dute.
Bisitak euskaraz izango dira, eta hamalau urtetik gorakoentzat dira. Bi orduko iraupena izango dute bisitek, eta pertsonako sei euro ordaindu beharko dira. Horretaz gain, plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da helbide hauetako batean: barandiaran@gipuzkoanatura.eus, 943 18 03 35 edo 688 89 50 69 zenbakietan.













