Zuhaitzak familian ezagutzeko aukera eman du Anduetza Parketxeak
Igande honetan, abuztuak 13, “Zuhaitzen istorio harrigarriak” izeneko jarduera antolatu du Anduetza Parketxeak.
Jarduera hau familiei zuzendatua dago, eta honen bidez, gure basoetan bizi diren eta gertuen ditugun arbolak identifikatzen ikasiko dutela adierazi du parketxeak. Gainera, zuhaitzen istorio harrigarriak entzuteko aukera izango dute.
Goizeko hamarretan hasiko da ekintza, eta hamabiak aldera amaitzea aurreikusi dute. Pertsona bakoitzeko lau euro ordaindu beharko dira, eta izen ematea derrigorrezkoa da. Informazioa eskatzeko edo izena emateko, besteak beste, anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidaliz, edo 943 80 21 87 eta 688 62 36 09 zenbakietara deituz egin daiteke.













