Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa, Zegaman
Zegamako Anduetza parketxeak geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ibiltari bat antolatu du: Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu.
Erakusketaren oinarrian Euskal Kostaldeko Geroparkean aurkitu daitezkeen hegaztien argazkiak daude, eta bihartik irailaren 3ra arte egongo da ikusgai. 40 argazki daude ikusgai, eta horien egileak Imanol Manterola eta Oliver Perez dira.
Erakusketa ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar, eta ordutegia hau izango da: asteartetik larunbatera 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00. Igande eta jaiegunetan, aldiz, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bietara egongo da ikusgai soilik. Irailaren 1 eta 2an ere goizez bakarrik egongo da ikusgai.












