Harrikalari Gazte Asanbladak kamiseta diseinu lehiaketa jarri du martxan
Ormaiztegiko Harrikalari Gazte Asanbladak kamiseta diseinuen lehiaketa jarri du martxan.
Kamisetak aurretik eta atzetik diseinatu behar dira, eta Harrikalari Gazte Asanbladaren logoa erabiltzea ezinbestekoa izango da. Logoan, bestalde, ezingo da aldaketarik egin. Diseinua bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da, eta bozketa bidez aukeratuko da irabazlea. Bestalde, irabazi duen diseinuarekin egingo dira kamisetak.
Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ormaiztegikoharrikalariak@gmail.com helbidera bidali beharko da mezua.












