Brinkolako jaiak, hastear
Ordu gutxi barru hasiko dira aurtengo Brinkolako San Agustin jaiak. Iluntzeko zazpietan hasiko dira jaiak, eta astelehen goizean amaituko dira. Txupinazo ostean buruhandiak ibiliko dira Brinkolan zehar, eta gaueko hamaiketatik aurrera kontzertua eta Dja egongo dira.
Gaur gaueko ordu txikietarako, gainera, autobus zein tren zerbitzuak jarri dituzte: 04:00ean autobusa eta 05:40ean trena egongo dira Legazpira bueltatzeko.
Abuztuak 26, larunbata:
12:00 Marrazki lehiaketa
14:00 Kantu bazkaria
18:00 Bola eta toka txapelketa
18:00 Tortilla patata lehiaketa txistorra eta sagardoarekin. Buruhandiak.
19:00 Erromeria Elustondo anai arrebekin
23:00 Erromeria Elustondo anai arrebekin Armuño elkartean
23:30 DJa Txosnan
Bihar ere autobus (03:00) eta tren (05:40) zerbitzuak egongo dira Legazpira joateko.
Abuztuak 27, igandea:
11:00 Txistularien Goiz Deia auzoan
12:30 Elizatarien lunch-a Gorka Azkarate eta Asier Iriondorekin.
Dantzariak eta Brinkolako ereserkiaren aurkezpena
17:30 Ume jolasak Sorgintxuloren eskutik
18:00 Bola eta toka txapelketaren jarraipena
18:00 Buruhandiak
19:00 Trapalata txaranga
Abuztuak 28, astelehena
12:00 Meza
14:00 Jubilatuen bazkaria