Igone Camposek Gran Paradiso mendiko errekorra egin du

Igone Campos mendiko korrikalari zumarragarrak Gran Paradiso mendiko errekorra egin du. 2 ordu, 28 minutu eta 12 segundotan igo du. Gran Paradiso Italian dago eta 4.061 metroko altuera du.
Camposek abuztua hasieran hautsi zuen Fernanda Macielek 2020an egindako errekorra, nahiz eta baldintzak ez ziren egokienak: izotz dezente zegoen eta ezin izan zituen korrika egiteko kranpoiak erabili. Nahi baino denbora gehiago behar izan zuen harkaitzen gunea zeharkatzeko eta amore emateko zorian izan zen. Gainera, tontorra atzean utzi zuen eta itzuli beharra izan zuen. Errekorra egin ondoren “oso gustura” azaldu zen, baina apur bat penatuta denbora hobea egin zezakeelako. Hala, ibilbidea hobeto ikasiko duela eta itzuli egingo duela agindu du.