Nazioarteko Soldadura Ingeniarien ikastaroa eskainiko du Goierriko campusak
Mondragon Unibertsitateak eta Lortekek eskainiko dute aditu-ikastaro berria

Ordiziako Goierri campusean Nazioarteko Soldadura Ingeniarien ikastaroa eskainiko dute Mondragon Unibertsitateak eta Lortekek 2023/2024 ikasturtean. MUk adierazi duenez, «erakundeen behar berriei erantzuteko» ikastaroa izango da.