Nahia Garrido igerilariak gazte mailako munduko txapelketan parte hartuko du, astelehenetik aurrera
Hurrengo denboraldia Madrilgo Blume goi errendimenduko zentroan prestatuko du
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak gazte mailako munduko txapelketan parte hartuko du datorren astelehenetik aurrera. Txapelketa Israelgo Netanya hirian jokatuko da.
Astelehenean bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartuko du, asteazkenean bizkar igeriketako 200 metroko proban, ostegunean bizkar igeriketako 50 metroko proban eta larunbatean 4×100 estilo proban.
Munduko txapelketa Sierra Nevadan prestatu du. Txapelketa jokatu ondoren ez da Urretxura itzuliko. Izan ere, hurrengo denboraldia Madrilgo Blume goi errendimenduko zentroan prestatuko du.