Aiarako errepidea moztu egin dute Kaxetan, obrengatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo itxi zuen Aia auzoko irispidea Kaxetatik gora. Gi-3151 errepideko hondoraketak eta lerradurak konpontzen ari dira; lanak uztailaren 17an hasi zituzten, eta urtarril hasiera arte luzatuko direla aurreikusten da. Atzotik urriaren 29ra, 1,138 eta 1,470 kilometro artean ezingo da zirkulatu, eta Aiara San Martindik joan beharko da bitartean.