Nøgen eta Hiri Galduak taldeak, Santa Anastasia jaietako larunbateko kontzertuan
Urretxuko Santa Anastasia jaietako rock kontzertu nagusia larunbatekoa izaten da. Azken urteetan Doctor Deseo, Su Ta Gar eta Reincidentes taldeek jo dute, besteak beste. Aurten Nøgen eta Hiri Galduak taldeek joko dute.
Hiri Galduak taldea herriko musikariek osatzen dute: Aitor Carrasco (bateria), Iñaki Beruete (gitarra), Josu Calvo (ahotsa eta gitarra) eta Aitor Urteaga (baxua). 2019an Ertzak diskoa argitaratu zuten, Aieka estudioetan grabatua eta WheelSound estudioan nahastua. 2023an hiru kanta berri grabatu dituzte Gaztain estudioetan, Eñaut Gaztañagaren laguntzaz.
Nøgen, Donostiako folk-pop musika taldea da. Indie, americana eta rock estiloak ere lantzen dituzte. Bere sorreratik nazio mailan eta nazioartean ere eman dituzte kontzertuak. Besteak beste, BBK Live jaialdian eta Donostiako Jazzaldian.