Goierriko Itaiak elkarretaratzea deitu du 'Kakux' Beasaingo apaiz laguntzaile izendatzearen aurka
'Elizaren inpunitatea borrokatu' lemapean bilduko dira, larunbatean, 12:30ean, Bideluze plazan.
Goierriko Itaiak elkarretaratzea deitu du, adin txikikoei sexu gehiegikeria egiteagatik zigortu zuten Juan Kruz Mendizabal ‘Kakux’ elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka. Goierriko Itaiak elizgizonen eta elizaren “inpunitatearen aurka” mobilizatzeko deia egin du. Bihar, larunbata, 12:30ean elkartuko dira, Beasaingo Bideluze plazan Elizaren inpunitatea borrokatu lemapean.