Klasiko bat Euskal Jaietako lehen gauean
Emaneurre taldeak antolatutako Emaneurre Euskarari! egunarekin hasiko dira bihar Ordiziako Euskal Jaiak. Kuadrilla arteko herri kirol saio, bazkari eta arratsaldeko musika emanaldien ondotik –Andoni Ollokiegi eta Joxeto ta Alaiak elektrotxaranga–, azken urte askotan Ordizian izan den talde batek, Gozategi taldeak, kontzertua egingo du bihar gauean Plaza Nagusian, 23:00etan hasita.