Zumarragako Udalak 3,8 milioi lortu ditu Next Generation funtsetik
Zumarragako Udalak Europar Batasuneko Next Generation funtsen 3,8 milioi lortu ditu. 332.829 euro lanpostuak sustatzeko dira eta 514.700 euro bizimodu osasungarriagoak sustatzeko. Ingurumen osasungarriagoak sustatzeko diru lerroen eskutik, Jai Alai kalea berrurbanizatuko da. Langabeziari aurre egiteko, berriz, 10 langabetu eraikuntza arloko formazioa jasotzen ari dira. Horretaz gain, udalak 30 urte azpiko hiru lagun kontratatu ditu.
Horretaz gain, jasotako lehen milioiarekin Soraluze kalea, plaza eta azoka berritu dira eta orain jasoko diren beste bi milioiekin hainbat egitasmo aterako dira aurrera: Legazpi kalean oinezkoei lehentasuna emango zaie, Ibaiondo berrurbanizatuko da eta merkataritzarekin eta ingurumenarekin lotutako hainbat egitasmo aurrera aterako dira.