Sutea gertatu da gaur goizean Segurako Santa Barbara ermitan
Gipuzkoako Suhiltzaileek adierazi dutenez, goizaldeko 7:00etan jaso dute Segurako Santa Barbara ermitan sutea gertatu denaren abisua. Sutearen ondorioz, eraikinaren alde bat guztiz erre da, baina ermita salbatzea lortu da.
Santa Barbara erakinak aterpetxea eta ermita hartzen ditu bere baitan. Goizean, suhiltzaileak bertaratu direnerako aterpetxearen alde guztia hartuta zuen suak, Gipuzkoako Suhiltzaileek adierazi dutenez. Hori dela eta, suhiltzaileen egiteko nagusia sua ermitara zabaltzea eragoztea izan da. Teilatuaren zati bat desmuntatu dute horretarako eta hala suak ermita hartzea eragotzi dute.
Goizeko 9:45erako itzalita zegoen sua eta 11:30ean joan dira suhiltzaileak Santa Barbara ermita ingurutik hondakinak hustu, lekua garbitu eta sua guztiz itzalita zegoela ziurtatu ea gero. Momentuz, ez dute adierazi nahi izan sua zerk eragin duen.