Amaia Telleriaren eta Irati Goikoetxearen liburuak gaztelaniara itzulita
Telleria idiazabaldarraren 'Haize-lekuak' eta Goikoetxea beasaindarraren 'Herriak ez du barkatuko' liburuak gaztelaniara itzuli dituzte.
Goierriko bi idazleren lanak gaztelaniaz irakurtzeko aukera izango da udazkenarekin batera. Batetik, Amaia Telleria idiazabadarrak 2020an Alberdania etxearen eskutik argitaratu zuen Haize-lekuak eleberria gaztelaniaz kaleratuko du Alberdaniak berak, En manos del viento izenburupean. Gerardo Markuletak itzuli du idiazabaldarraren lana.
Eta bestetik, Irati Goikoetxea beasaindarrak Elkar argitaletxearekin argitaratutako (Igartza beka irabazitakoa) Herriak ez du barkatuko liburua, Fernando Reyk itzuli du gaztelaniara, El pueblo no perdonará izenburupean.