Emaneurre euskarari
Euskal Jaietako lehen ekitaldi nagusia izan da gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian: Emaneurre Euskarari eguneko herri kirol lehia. Herriko hemeretzi laguntaldek eman dute izena. Bazkaltzen 260 lagun elkartu dira.
Goizean goizetik, gazteak, euskara eta herri kirolak izan dira gaurko protagonistak Ordizian, Euskal Jaietako lehen ekitaldi nagusian. Emaneurrek antolatutako Emaneurre Euskarari eguna arrakastatsua izan da beste behin ere. Herriko hemeretzi laguntaldek parte hartu dute herri kiroletan. Trontzan, harri jasotzen, sokatira, korrika, oskol biltzen eta korrika aritu dira nor baino nor, lagun giro ederrean.
Irabazle nagusia, lagun giroa izan da.
Eguerdian, pilotaleku txikian, 260 lagun elkartu dira bazkaltzen; Andoni Ollokiegik girotu du giroa.. Arratsaldean eta gauean, musika izango dute protagonista. Ohi bezala, Gozategiren erromeriarekin amaituko dute eguna.