Sangregoriotarrak festetan
Ataun San Gregorion festak ospatzen ari dira egunotan. Bihar amaituko dira.
Ataungo San Gregorio auzoan lau eguneko festak ari dira ospatzen, Jai Batzordeak antolatuta. Ostegunean hasi eta bihar amaituko dira. Gaur goizeko euri jasatik babestuz, pilotalekuan egin dute herriko toka txapelketa. Eguerdian, mahaiaren bueltan, herri bazkarian elkartu dira ataundarrak.
Bazkalondotik aurrera, luze joko du egunak. Festarako gogoz dagoenak, San Gregorion du aukera.
Egitaraua
IRAILAK 2
- 16:00. Jolas kooperatiboak, mozorrotuta. Gaia: zirkua.
- 17:30. Fresa Marango DJa, haurrentzat.
- 18:00. Txokolate jana.
- 18:30. Purrarea.
- 21:30. Oilasko jana.
- 00:30. Kontzertuak: Herdoil eta Mugi Panderoa taldeak.
- Gero. Mozorro lehiaketa.
IRAILAK 3, SAN GREGORIO
- 10:00. Meza. Ondoren, salda Pelotazale elkartean.
- 12:00. Pilota partidak: Zubizarreta-Beloki / Irribarria-Gabirondo. Senar-Alduntzin / Murua-Uriondo.
- 12:30. Eate abesbatza.
- 18:00. Otsoak dantza taldea.
- 19:30. Gazta dastaketa.
- 20:00. Karena musika taldea.