Kultura eta kirol batzordeko bilera deitu du Ezkioko Udalak

Ezkioko udalak Kultura eta Kirola batzordeko bilera deitu du asteazken arratsalderako. Ikasturte berriarekin Ezkion, «kirolaren eta kulturaren antolakuntzari jarraipena emango dion batzorde zabal bat» eratzea da bileraren helburua, besteak beste. Horretarako bileran parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Hitzordua 18:00etan da, asteazkenean, Ezkioko udaletxean.