Udaleko batzorde informatiboetan parte hartzeko aukera dago Idiazabalen

Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren zabaldutako legegintzaldi berrian udaleko batzorde informatibo irekietan parte hartzeko aukera izango dute aurten ere, hala nahi duten herritarrek.
Guztira zortzi batzorde informatibo ireki izango dira guztira legegintzaldi honetan:
- Hirigintza
- Hezkuntza eta Berdintasuna
- Kultura, Euskara eta Gazteria
- Herri garapena
- Ingurumena eta Energia
- Kirola
- Ongizatea
- Landa eremua
Batzorde informatiboetako bilerak bi hilean behin egingo dira arratsaldeko ordutegian, Hirigintzakoak izan ezik, hilero izango baitira.
Parte hartu nahi duten herritarrek izena mean beharko dute udaletxean bertan, irailaren 11 baino lehen.