Ameztikoek Gipuzkoako Biraren 12. edizioa burutu dute
Abuztuko atsedenaldiaren ondotik, Zegamako Amezti kirol elkarteko kideek Gipuzkoako Biraren 12. etapa egin zuten pasa den igandean, irailak 3. Bedaio auzotik irtenda, Zarateko exposizioa txikiak ikusi zituzten lehenik. Handik Otsabio aldera abiatu ziren, eta bertara iritsi aurretik eskuinera hartuta, Añiko atsedenlekua erdietsi zuten. Hala, Illarrazutik Orexarako bideari ekin zioten, gero, erreka parean gorako bidea hartuta. Argazkia bertan ateratakoa da. Orexako ostatuan indarrak berritu eta gero, Berastegin amaitu zuten 12. etapa.
Gipuzkoako Bira osorik amaitzeko, oraindik hiru etaparen faltan dira Ameztikoak. Haien aurreikuspenen arabera, 2025ean iritsiko dira Hondarribira.