Areriako bertso saiorako sarrerak salgai jarri dituzte
San Migel bigarrenerako bertso saioa antolatu dute Lazkaon Gerriko elkarteak eta udalak. Irailaren 30ean, larunbatarekin, Areria antzokian 20:00etan hasiko da. Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Amets Artzallus ariko dira bertsotan, Iker Iriarte gai jartzailearen esanetara. Sarrerak salgai ipini dituzte, 5 euroan, lazkao.eus webgunean.