Nekazal makineriaren IAT-a egiteko egutegia zehaztu dute
Gipuzkoako Landa garapen elkarteen federazioak, Landaolak, nekazal-makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko egutegia zehaztu du. Era berean, Goierrin datozen hilabeteetan izango diren hitzorduak ere zehaztu dituzte dagoeneko.
- Irailak 13: Olaberria, eliza atzean.
- Irailak 20: Idiazabal, kamioien aparkalekuan.
- Irailak 21: Idiazabal (Urtsuaran auzoa), Urtasuarango ermita ondoan.
- Urriak 4: Lazkao, Zubierreka industrialdean. Zerbitzu hau Lazkaoko bizilagunentzat izango da.
- Urriak 11: Lazkao, Zubierreka industrialdean. Zerbitzu hau Ataungo bizilagunentzat izango da.
- Azaroak 8: Segura, herriko aparkalekuan.
- Azaroak 15: Zegama, sarrerako poligonoan.
- Azaroak 16: Zaldibia, Goizaneko apakalekuan.
Txanda eskatzeko Irungo estazio zerbitzura deitu beharko da, 943 62 63 00 telefono zenbakira. Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da. Beharrezkoa da seguruaren ordainagiria eramatea.
Amaitzeko, eta denentzat lekua egon dadin, bakoitzak gertuen duen puntura jotzea eskatu dute Landaolatik.