Alex Aranburu hirugarren Quebec-eko Sari Nagusian
Movistar taldeko Alex Aranburuk hirugarren postua lortu zuen atzo, Quebec-en (Kanada) jokatu zen 12. Txirrindulari Sari Nagusian. Era berean, ostiralean jokatu zen Montrealeko Sari Nagusian laugarren egin zuen ezkiotarrak. Bere sare sozialetan adierazi duenez, “oso pozik” dago lortutako bi postu hauengatik, eta eskertuta ere bai, beren babesa eman dien guztiari.
Lasterketa bikaina eginda podiumera igotzea lortu zuen ezkiotarrak, atzo, Montrealeko-eko Sari Nagusian, Adam Yates (UAE Emirates) eta Pavel Sikanov (Ineos Grenadier) txirrindulariekin batera. 221,4 kilometroko ibilbidea izan zen orotara, 12,3 kilometroko zirkuituari 18 bira eman eta gero.
Aurretik, ostiralean, Quebec-eko Sari Nagusian ere parte hartu zuen Aranburuk. Laugarren postua egin zuen han, Arnaud de Lie (Lotto Dsty), Corbin Strong (Israel-Premier Tech) eta Michael Matthews-en (Tayco-AIUIa) atzetik. 201,6 kilometroko ibilbidea egin zuten guztira, 12,6 kilometro luze zen zirkuituari 16 buelta eman eta gero. Quebec hasi eta amaitzen zen ibilbidea eta lau igoera gogor zituen: Cote de la Montagne (375 metro), Cote de la Potasse (420 metro), Montée de la Fabrique (190 metro) eta Montée de Fort (1.000 metro).
Biak ala biak UCI Worl Tour egutegiaren baitako lasterketak dira, maila gorenekoak.