Erromeria jendetsua Kizkitzako Amaren egunean
Urtero, irailaren 8an ohitura denez, Kizkitzako Amaren eguna ospatu zuten itsasoarrek pasa den ostiralean. 12:00etan ohiko mezarekin ekin zioten jai egunari. Ondoren, Baltzola eta Andonegi trikitilariekin erromeria izan zen bazkal ordura arte. 16:00etatik aurrera jarraitu zuen erromeriak gero, 20:30ean Itsasoko plazara jaisteko ordu iritsi bitartean. Azken urteetan, indarra hartuz doan toka lehiaketa herrikoia ere ez zen falta izan aurtengoan. Itsasoko Ostatuan afaritara bil du ziren eguna borobiltzeko.