Giro bikainean jokatu zen larunbatean Zegamako bola txapelketa
Eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen San Bartolome jaietan abuztuaren 27an jokatu beharreko bola txapelketa jokatu da asteburu honetan Zegaman. Larunbat goizean jokatu zen txapelketa, Zegamako Txarape bolatokian. Gipuzkoa guztitik joandako 26 bat bolarik hartu zuten parte bertan, gizon zein emakume.
Sailkapen orokorra emakumezkoetan:
- 1. Garbiñe Alustiza
- 2. Arantxa Albeniz
- 3. Nekane Etxeberria
- 4. Aitziber Makazaga
- 5. Alina Dumitru
Sailkapen orokorra gizonezkoetan:
- 1. Iñaki Imaz
- 2. Josu Lazkano
- 3. Pedro Agirre
- 4. Ramon Iglesias
- 5. Imanol Agirre
Herritarren artean Juanjo Aizpeoleak eta Jeremy Maldonadok egin zituzten tiraldi onenak.