Ataunen zabaldu dute errepidea, goizean eroritako zuhaitz batek itxiarazi ondoren
Ordubete inguruan itxita egon da San Martindik Lazkaorako errepidea.
Ataungo San Martin auzotik Lazkaorako errepidea itxita egon da gaur, astelehena, goizeko lehenengo orduan. Goizeko zazpiak eta laurden aldera, zuhaitz bat erori da Bidebieta eta Ameskabi etxeen artean. Bidean aldenik alde gurutzatuta gelditu da, bi norazkoak oztopatuz, eta zirkulazioa erabat gerarazi du. Zuhaitza kentzen kamioi batekin aritu dira, eta 08:15 alderako errepidea aurki ireki dute atzera.