Harkaitz zati handi bat galdu du Garagartza mendiak
Sare sozialetan zabaldu denez, Txurruko-punta eta Napar-Haitz mendietatik gertu dagoen Garagartza haitz malkartsuak harkaitz zati handi bat galdu zuen atzo.
Eskalada gune ezaguna da Garagartza kirol horren zaletuan artean. Haren oinean, izen bereko artzain txabola dago.