Ataundarrek Irulegi ezagutu dute
Ataungo 50 bat laguneko taldea Irulegi herrixka baskoian izan zen, larunbat goizean. Bisita gidatua eskaini zieten Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek, eta Irulegiko eskua aurkitu zuten lekua bezala, Aranguren bailarako gain horretan dauden aro desberdinetako indusketak erakutsi zizkieten. Mitoaldiko egitaraua hasteko txangoa izan da. Ostiralean jarraituko du, Anjel Lertxundiren hitzaldiarekin.