Hidrogeno bidezko autobusarekin 150 milioi euroko kontratuak lortu ditu CAF-ek Italian eta Alemanian
Negozioa zabaltzen jarraitzeiko aukera handiak ikusten ditu CAF-ek etorkizun hurbilerako.
Solaris-CAF enpresak oso modu positiboan hasi du iraila; izan ere, Italiako Bolonia eta Venezia hirietarako eta Alemaniako Koloniarako hidrogeno bidezko autobusak hornitzeko kontratu garrantzitsuak lortu ditu. Proiektu horien guztizko bolumen ekonomikoa, 150 milioi euro ingurukoa dela zehaztu dute CAF enpresatik, eta zenbateko hori handitu egin daitekeela, kontratuetan jasotako zabalkuntza-aukerak gauzatuz gero.
Azken urteotan, Europako garraio arloko agintaritzen artean gero eta interes handiagoa sortu dute hidrogenoaren teknologian oinarritutako zero isurpeneko mugikortasun arloko soluzioek. Solaris-CAFek ia hamarkada bat darama teknologia hori merkaturatzen, eta gaur egun Europako fabrikatzaile «nagusia» da, 2022 urtean % 60ko merkatu-kuotara iritsi zelarik.
Gainera, arrakasta hori 18 metroko modelo artikulatu berrian ere sustatzeko helburua dute. Modelo hori duela hilabete gutxi gehitu du enpresak bere produktuen lerrora eta dagoeneko hainbat hirik egin dute horren aldeko apustua.
Gaur egun, entregatutako proiektuak eta zorroan dauden eskariak batuta, Solaris-CAF-ek hidrogeno bidezko autobus kopurua 300 unitate baino gehiagokoa da, Europako zortzi herrialdetarako.