Aritz Egeak 100 kilometroko lasterketak utziko ditu
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak 100 kilometroko lasterketa utziko dituela iragarri du, Mont Blanc-eko CCC proban 12. egin ondoren. Horra hor bere mezua: “Esan daiteke azken bataila nik irabazi nuela, baina gudua ultrek irabazi dutela. Pauso bat alde batera eman eta 100 kilometroko lasterketak aparkatuta utziko ditut. Aurten bola egin zait, bola handia. Nik behintzat familia, lana, bizitza eta ultrak uztartzeko zailtasunak izateaz gain, uste dut ez duela konpentsatzen. Beti nekatuta, beti okupatuta, beti zalantzaz… eta dena karta batetara. Penaz, baina buruari kasu egin, eta gozatzen jarraitzeko asmoz, aurrera!”.