Unai Dorronsoro Canfranc-eko 60 kilometroko lasterketan txapeldun
Aspe tontorraren igoeran lasterketa buruan kokatu zen mendi lasterkari beasaindarra eta bakarrik iritsi zen helmugara.
Larunbatean 07:00etan abiatu ziren Canfranc-eko ultra txikiaren partaideak. 60 kilometro eta 6.100 metroko desnibel positiboko ibilbidea osatzeko, 26 orduko gehienezko denbora zuten amaitzeko. Gizonezkoetan, 89 korrikalari abiatu ziren eta Unai Dorronsoro beasaindarra gailendu zen. Lasterketa hasieratik lasterketa buruan kokatu zen Jonatan Tejada errioxarrari, Aspe tontorraren igoeran aurrea hartu zion Dorronsorok eta helmugaraino bakarrik joan zen. 11:23:00 denboran osatu zuen lasterketa.