Alberdik hitzaldia eskainiko du bihar ‘Rif: 1923’ erakusketaren harira
Pasa den uztailaren 20tik ikusgai dago Rif:1923 Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak izeneko erakusketa Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Zumalakarregi museoak Urretxuko Udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa da. Eustaquio Berriochoa urretxuarrak 1920ko hamarkadan ateratako argazkien bilduma du oinarrian erakusketak. Horren harira, Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko artxibozainak Rif-eko gerraren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, Afrikako gerra (1859-1860) eta Rif-eko Lehenengo Gerra (1893-1894) izenburupean. Hitzaldia 19:00etan hasiko da museoan bertan.
Erakusketa uztailaren 20an inauguratu zuten eta abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai Zumalakarregi museoan.