Botika etxeaz eta inguruaz iritziak eta ideiak trukatuko dituzte bihar
Ataungo San Martin auzoko plazan dagoen Botika etxea eta ingurunea nola eta zertarako egokitu zehazteko prozesua abian dago. Aztiker etxeak diagnosi bat ondu du, hausnarketaren lehen fasean –maiatzean eta ekainean burutua– jasotakoekin. Azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen erabilera, beharra eta premiak jaso dituzte. Udalaren webgunean (Ataun.eus) dago txosten osoa irakurgarri.
Txosten horretan oinarrituta, ondu diren proposamenak herritarrekin trukatzeko eta banatzeko jardunaldi bat antolatu du, biharko, udalak. San Martingo plazan, 10:30etik 19:00etara bitartean eman ahalko dituzte ekarpenak eta ideiak.
Hiru saio gidatu
Horrez gain, Botika etxearen eta ingurumariaren erabilera zehazteko prozeduran, hiru saio gidatu egingo dituzte, 12:30ean, 16:00etan eta 18:00etan. Diagnosian lehenetsitako proposamenak azalduko dituzte.